Txani Rodríguezen gomendioak El Correon

por | Abr 24, 2016 | Noticias | 0 Comentarios

Txani Rodríguezek Miren Agur Meaberen liburua, Kristalezko begi bat, gomendatzen du El Correon.

Txani Rodríguezek Miren Agur Meabek «hizkuntzarekin egiten duen lan harrigarria» miresten du. Horregatik, idazle lekeitiarrak egindako azkenengo nobela gomendatzen du. «Izugarri gustatu zitzaidan egiten duen itsasoaren deskribapena, bakardadea…», nabarmendu du.

Istorio honen abiapuntua ausardia da. Protagonista bere bizitzaren gertakizunak kontatzen dituen idazle bat da. Ez du bizimodu erraza izan, eta haurtura horiek eragin dioten minetik ihesi, adiskide batzuek Landetan utzi dioten etxera doa bolada baterako. «Oso liburu sakona da eta krisialdiak gainditzeko ahalmena dagoela erakusten du», dio idazleak.

Autofikziotik oso gertu dago eta pasarte batzuetan bere burua islaturik ikusten du Rodríguezek. «Onak diren liburu guztiekin gertatzen da. Konturatu gabe gure burua bilatzen dugu eleberri horietan agertzen diren hutsune emozionaletan, bakardadea…».

 

 

 

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *